XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Amodioak ez du eskubiderik ezagutzen.

Hesi guziak jo eta hausten ditu.

- Arren, Xaxi, etzaitezela postura horretan jar.

Bihur zaitez bide onera.

Utzazu xalanta eta senarrarekin onezkoak egin itzazu.

Prest naukazue behar duzuen guzian laguntzeko.

- Ez dut zure laguntzarik behar, eta, otoi, zoazkit hemendik gehiago tentatu gabe, gogait-eragiten nauzu-ta.

- Joango naiz Xaxi, nere esanak aditu nahi ez ba'dituzu, baiñan azken erregu hau egin gura dizut aldendu baiño lehen.

Pette'rekin alkartu nahi ez ba'duzu, laga ezazu behintzat zure maitaria.

- Honezkero berandu da.

- Zergatik berandu?

- Haregandik haur bat espero dudalako.

Nerea eta Xalbador'ena.

Gaurgero gutarteko lokarriak ezin hautsizkoak dira.

- Ez dago lokarri hautsi eziñik, nahi izanez gero, baiñan ikusten dudanez Jainkoaren bildurra galdu duzu.

Giristinoari gerta dakiokeen zorigaitzik handiena da hauxe, zeruko ateak ixten baititu eta infernukoak idekitzen.

Baiñan, zure arimaren galerak ikaratzen ez baldin ba'zaitu, zure bizia galtzeak ez ahal zaitu ikaratzen?

- Zergatik diozu hori?

- Petiri zer den ezagutuz, zergatik diozu? Ez ahal zara konturatzen aurreneko irakiñaldian jo eta akabatuko zaituela?

- Ez dut uste hainbestera iritxiko denik.

Otsoats-borda'n hoztuko zaio lehendabiziko egunetako berotasuna eta azkenerako etsiko du.

Pette, ongi ezagutzen dut; (...).